Davide Cerchiren kronika
GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHEN MAILAKO LIGA
URBAT URKOTRONIK 19
NAVARRA C 6
Euskal Herriko liga erregularreko azkenengo jardunaldian Urbatek erraztasunez irabazi du hutsegitez beteriko Waterpolo Navarrari eta liga 4. postuan bukatu du, bai Euskal Herriko irabazlea erabakitzen duten play off-ak baita Espainiako txapelketarako sailkatuz ere bai.
Bide luze bat (22 partidu, 14 garaipen, galdutako 6 eta 2 berdinketa, 242 sartuta eta 183 jasota), non Urbat, berriro jaistea espero zena, joko adrenaliniko eta bertikal batekin bere aurkariak ustekabean harrapatu ditu.
LEHENENGO MAILAKO EMAKUMEZKOEN LIGA
URBAT3H 7
WP9802 11
Kopako erreginak, Nazional mailako lehenengo dibisiora igotzeko fasean sartuta, beraien ligako konpromisoa forma hartzeko erabili dute.
ESKOLAR MAILAKO GIPUZKOAKO LIGA
OIASSO 4
URBAT 0
BIDASOA 0
URBAT 4
Klubeko gazteenak, Zaragozako Rafa Feliz torneo ezaguna prestatuz, Irunera joan dira bertakoek egin dituzten bi taldeen kontra, bat infantil mailako jokalari gehiagorekin eta bestea alebinekin, bi partidu jolasteko. Prestazio ona Orbeakoena aurreratzen doazenak.
GIZONEZKO ETA EMAKUMEZKOEN INFANTILEN EUSKAL SELEKZIOA
Asteburu honetan Madrileko Mundialen M-86 igerilekuetan Autonomien arteko Espainiako Txapelketa izan da: 16 autonomi erkidego. Euskal autonomi Erkidegoak, 5. postua lortu du emakumezkoetan eta maila oso on batekin jokatutako partiduan, 6.a gizonekoena. 6 eibartar aukeratuak izan dira bertan egoteko: Elene Molina, Miren Urizar, Ezozi Akizu, Anton Akizu, Xabier Eguidazu eta Unax Unceta. Oso estadistika onak eskaini dituzte, besteak beste goletan: 20 gol Urbaten jokalariak sartutakoak izan dira (Ezozi atezaina da)