Eibarko Udalak Antxitxika Eibar ‘proiektua jarri zuen martxan apirilean, Star-up Wellkekin eta BIC Gipuzkoaren laguntzarekin, jarduera fisikoa sustatzeko. Mugikorrerako app bat da, Wellk izenekoa, sozializazioa sustatzen duena eta herritarrei kirola modu pertsonalizatu eta berritzaile batean egiteko beharrezko tresnak eskaintzen dizkiena.
Erronka birtual bat da, udalerriko ekintza desberdinekin konbinatzen dena, online eta off line lotuz, mugikortasun aktiboa, jasangarritasuna eta bizimodu osasungarria sustatzeko helburuarekin.
Maiatzaren 7tik 30era bitartean egin zen lehen erronka, eta erronkaren hiru mailak desblokeatzea lortu zen, parte-hartzaile guztien artean erronkaren 6.600 kilometroak eginez. Gure planeta, gure osasuna ‘lelopean, 60 pertsona baino gehiago bildu ziren Untzagako plazan maiatzaren 7an, erronkaren lehen kilometroak Eibarko kaleetan zehar eginez.
Lehen erronka honetan parte hartu duten kluben artean, gure Eibarko Urbat Waterpolo IKE klubak irabazi du. Saria eskudirutan jaso du eta klubeko bi gaztek, Ander eta Ametzek, Eibarko dendan erosketak egiteko bi opari-bonu jaso dituzte.
Eskerrik asko parte hartzaileei eta kirola egiten eta Urbat waterpoloaz gozatzen jarraitzeari!!
Informazio iturria: : https://www.eibar.eus/es/noticias/la-app-wellk-para-fomentar-la-actividad-fisica-logra-mas-de-500-usuarios-as-en-su-primer-mes-de-funcionamiento