Dena arratsalde batean: larunbat honetan, Hernanin, Urbateko Alebin Mistoak merezita irabazi du Gipuzkoako kopa, lurralde historikoko beste 4 taldeei irabazita.
Finala, waterpolo Donostirekin, oso zirraragarria izan da, azken emaitzaz haratago, 3-1 eibartarrentzat.
Garaipen horren ostean, taldeak agur esan dio denboraldiari, eta nahiko denboraldi ona izan da, taldeak behetik gora egin baitu.
Lerro hauetaz baliatzen gara gure doluminik zintzoena emateko Carlos Urkotroniki bere Amaren heriotza dela eta.