Bai gizonezko taldeak (17-10 Fortunari) baita emakumezkoena ere (6-5 Oiassori) Euskal Herriko Kopako beraien final-zortzirenetako partiduak irabazi dituzte eta finalerdietarako sailkatu dira. Urbat Urkotronic (Urbat3H bertsioan), WP9802 talde iruindarrarekin batera, klub bakarrak dira bi kategorietan lortu dutenak.
Asteburu honetan Orbean gertatu diren bi garaipen desberdin izan dira: gizonezko taldearentzako Fortunako hutsegite batzuk eragina izan duten moduan (bi aste barru, Ligan beste partidu bat izango da) izan den bezala emakumezkoentzako banakako kalitatea izan da adierazle nagusiena. Biak oso baliagarriak izan dira, sailkapena lortzeaz aparte, senior talde eibartarrak non hobetu behar duten ikusteko ere: gizonezkoek defentsaren sendotasunean eta emakumezkoek partidu erritmoan.
Beste kategorietan, kadeteek Irunen lortutako garaipena aipatu beharra dago (7-10) eta, nahiz eta partidu oso on bat egin, infantilen porrota, Iruñan, Waterpolo Navarran kontra, kontrako markadore baten aurrean (Urbatentzako 4-5 partiduaren erdian) bere ohiko segurtasuna galdu duena.
Segurtasuna, karisma eta mentalitatea da momentuz Urbat Urkotronik gida bezala erabiltzen ari den jarrera: bere emaitzak, kategoriakako autonomiako errepresentazioan presentzia handia (gaur egun, 13 kirolari konbokatuta daude ohiko bezala) eta aurkariak armaginen kontra jokatu behar duten bakoitzean jartzen duten atentzioa guzti honen froga dira.
Hurrengo igandeko gertakariarekin bezala: Logroñoko waterpolistez beteriko autobusa (alebinetatik masterretaraino) guregana etorriko da Urbatekin batera entrenamendu desberdin batzuk aurrera eramateko.
Gertakari guzti hauek, suertatzen ari diren bezala, eibartar waterpolo tradizioa aberasten ari dira, lanean jarraitu behar da lortutako guztia sakrifizio handia suposatzen du lortzea, ez da bat-batean gertatzen baizik eta klubaren eta kirolarien eguneroko lan baten ondorioz. Munduko klub bakoitzak nabarmentzeko bere esku dagoen guztia egiten du: kirolaren funtsezko legea da eta kirolariak izatera heldu nahi izanez gero hau betetzen saiatu beharra dago.