URBAT3H KOPAKO ERREGINA

Ezustekoa Iruñan, Orbeako neskek Euskal Herriko Kopa Eibarrera ekartzen dute.

Euskal waterpoloko ekitaldi nagusian, emakumezko eta gizonezkoen final four-a, Urbatek bi talde seniorrekin aurkeztu zen, emakumezkoena eta gizonezkoena.

Kronologikoki, lehenengo finalerdia neskena izan zen, Urbat3h Club Deportivo Bilbaoren aurka. Bi zati astunen ondoren (2-0 partzialean), joku gabekoak eta erritmo gutxikoak, Orbeakoak aurkariaren akatsak aprobetxatuz, 9-3 batekin irabazi zuten, emaitza bidegabea Bilbotarrak eginiko jokoarekiko. Finala lortuta zegoen, eta etxekoak, WP9802 beste finalerdien partiduan erakutsitako maila ikusirik, harridura jarraitzen eta handiagotzen zen. Azken hauek eginiko izugarrizko partiduari esker, historikoa den beste taldeari irabazita, Askartza Claret 9-7 markagailuarekin.

Finalerdi eta finalaren artean, programak markatzen zuen bezala, gizonezkoen partidua zegoen, non Urbat Urkotronikek, etxekoei  WP9802eri, aurre egin zien partidu “kafeiniko”, adrenaliniko eta apart batean. Eibartarrek, kategoriagatik korazatutako talde bati arriskuak sortzeko makina bat bihurtu ziren eta bukaeran, 9-7 iruñarrentzat, detailegatik zehaztuta egon zen.

18:50etan finalaren ordua heltzen da, historian Urbatentzeko lehenengo aldian eta streamingean zuzenean emana. Etxekoek dena ondo programatuta dute, beharbada gehiegi. Orbeakoak, ordea, gizonezko taldearen freskotasunagatik kutsatuta sentitzen dira eta finalerdiarekin konparatuta zeharo eraldatuta sartzen dira uretan.

Aroa Peñak Urbat aurrerarazten du eta lehenengo zatiaren bukaeran Erika Santamaria atezainak, penalti bat geldituz, etxekoek irabazle bezala bukatzeko zuten segurtasuna txikitzen du. Bigarren eta hirugarren zatietan Urbatek etxekoen segurtasuna kolpatzen jarraitzen du, Garazi Perez, Jone Gomez eta Sara Leturiagak, golak sartuz Aroa Peña laguntzen dute eta horrela aldeko 5-9 markagailua hirugarren zatiaren bukaera heltzen da. Laugarren zatian, aldeak aldatzen dira: Urbatek, dena galtzeko eta WP9802ek dena irabazteko. Orbeakoen zenbait akatsen ondorez, bukaerarako 2:34ra iristen gara 7-9 batekin markagailuan, dena jokoan jartzen duena. Baina Aroa Peñak, berriro ere, “bolla” posizioaren ohiko gol batekin dena bere lekuan jartzen du.

Bukaeran beste gol batentzako lekua dago 7-11, Urbat3Hk, espero ez zena egiten du eta 7-11 batekin etxekoak gainditzen ditu eta Kopa Eibarrera egkartzen dute.

2017ko irabazleak hauek dira:

Ione Uriza, Erika Santamaria, Garazi Perez de Mendiola, Iraide Sarria (Kap.), Garazi Catalan, Ainhoa Aguirre, Paula de Maria, Ixone Santamaria, Nerea Santamaria, Nerea Garcia, Zuriñe Lopez de Robles, Sara Leturiaga, Irati Martin, Jone Gomez, Aroa Peña, Maider Garrido, Judith Felipe y Alaitz Ibarrola.

Leave a Comment