Senior A Bartzelonan lehiatu dira

Asteburu hau bizia izan da gure klubarentzat, topaketen kopuruari eta egindako lanari dagokienez:

URBAT Senior A Bartzelonara joan da ligako bi partida jokatzeko, sailkapeneko lehenengoaren (Poble Nou) eta bigarrenaren (Badia) aurka.

Larunbat arratsaldean, Eneko Treviño eibartarra buru duen Poble Nouko igerilekuan, Senior A taldeak 2 zati oso on jokatu ditu, bigarrena 4-4 amaitu da eta 12-6 galdu du. Igande goizean, Badian, taldea ez da aurreko egunean bezain bizia izan eta apur bat gehiago galdu du, 14-7.

Orain bi asteko geldialdia dago eta ondoren, abenduaren 14an, larunbata, 20:15ean, Donostiako Paco Yoldi lehen 3 puntuak lortzen saiatuko da Ciutat de Palmaren aurka.

Gainerako taldeei dagokienez: eskolakoek, gizonezko kadeteek eta master taldeak euren partidak irabazi dituzte eta kadete mistoak eta emakumezkoen kadeteak ezin izan dituzte WP Donostia eta Askartza gainditu, hurrenez hurren.

Bestalde, larunbat honetan klubak gure kirolaren berri eman zien Ipuruako igerilekuetako Multikirola Eskola Programako neska-mutilei.

Aupa Urbat IKE Urkotronik

Leave a Comment