Eskerrak eman nahi dizkizuegu aurtengo San Andres txosnaren antolaketan parte hartu duzuen guztioi.
Muntaketan parte hartu zutenengandik hasi eta gaueko zaintzaileengandik, zozketa saltzaileengandik, boleatzaileengandik, txosnako langileengandik pasatuz eta desmuntaketan parte hartu zutenengandik amaituz.
Zuen laguntzari esker, klubarentzat oso diru garrantzitsua lortu dugu. Talde-lan miresgarriari esker, uste baino emaitza hobeak lortu ditugu.
Taldean lan eginez lortuko dugu etorkizunean izango ditugun ezbeharrak gainditzea. Klub txiki bat garen arren, osatzen dugun bazkideok klub handi bat egiten dugu.
GORA URBAT IKE!