Davide Cerchi-k idatzia
GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA
URBAT URKOTRONIC 16
GETXO 8
Nazional mailako bigarren dibisioko ametsa bizirik mantentzeko irabazi beharra zegoen eta taldeak modu oso egokian erantzun du. Orain, hurrengo asteburuan, Orbean jokatu beharreko bi partiduekin, ostiralean eta larunbatean, 2016/17 Urbat honek noraino iritsi daiteken argituko digu.
EMAKUMEZKOEN SENIOR MAILAKO EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA
OIASSO BIDASOA 12
URBAT 3H 6
Bi pausu eta gero, eibartar/gasteizko taldeak ezin izan du hirugarrena eman eta sailkapeneko bigarren postutik hirugarrenera jaitsi da: asteburu honetan Oiasson kontra bere aurpegirik ilunena eskaini du… 2017ko urtarrilaren 21eko Kopako erreginak Iruñan, Euskal Herriko kopa eskuan zutela gelditu zirela pentsaraztera eraman gaituzte. LAGUNTZA! Erreakzio bat beha da, ea hurrengo asteburuan Orbean dagozkigun bi jardunaldietan behar duten pizgarria lortzen duten.
GIZONEZKOEN SENIOR MAILAKO BIGARREN MAILA
SANTOÑA 15
URBAT URKOTRONIK 14
Santoñaren kontrako partidu bakoitza “Nahiz eta irabazten joan partidu bat galtzeko modu guztiak” liburuaren kapitulu berri bat da.
Kapitulu berri honetan, Orbeako gaztetxoak, azkenengo segundoan galdu dute partidua garaipenaren gola galtzearen ondoren.
EUSKAL HERRIKO KADETE LIGA
OIASSO BIDASOA 2
URBAT URKOTRONIK 18
Taldearen beste garaipen bat, partidurik galdu gabe jarraitzen du denboraldi honetan. Bukaera-arte iraunkortasuna eta umiltasuna behar da Eibarrek Ligako titulua lortzeko.
EUSKAL HERRIKO INFANTIL LIGA
LAUTADA 8
URBAT URKOTRONIK 13
Leioaren kontrako etxeko porrotaren ondoren Orbeako infantilak, beraien joko etereo eta arduragabearekin, “champan” talde bezala konfirmatzen da berriro ere. Talde guztiaren partidu ona eta 7 golekin defentsa arabarra ireki duen Xabier Egidazurena.