Alayn Moyan kronika
SENIOR TALDEA WP9802 8 – 8 URBAT
Aste honetan, entrenatzailea den Davide Cerchiren hutsunearekin eta Jol Sologaistua bere ordez jarrita, lehenengo taldea ligako buru diren WP9802-en kontra Iruñean jokatu zuten. Denboraldi guztian zehar ez da egon talderik puntuekin atera denik igerileku honetatik. Hasieratik taldea oso kontzentratuta atera zen eta nahiz eta etxekoak bi alditan bi golen abantailarekin jartzea lortu zuten, armaginek emaitza berdintzea lortu zuten. Horrela, eibartarrak laugarren laurdeneko hasierara berdinketarekin heldu ziren. Azkenengo laurden honetan tentsioa nabaria zen eta prezipitazioak eragindako bi taldeek akats nahiko egin zituzten zenbait momentutan. Hala ere, markagailu berdinduarekin azkenengo jokaldira heldu ziren eta Jol Sologaistuak bideratutako taldeak aurretik jartzeko aukera izan zuen, baina etxeko atezainak partiduaren azken jaurtiketa mozteko asmatu egin zuen. Azkenean 8-8 eta Urbat izan da talde bakarra puntuak atera dituena Iruñetik.
Taldea, gaur egun, laugarren postuan kokatu da eta asteburu honetan Bilbora bidaiatuko du CD Bilbaoren kontra jokatzeko eta maila igoerako postuetan sartzeko borrokatzera.
FILIAL TALDEA LAUTADA 19 – 9 URBAT
Oraingo honetan bigarren taldea Gasteizera bidaiatu zuen Lautadan kontra jokatzera, Euskal Herriko Lehenengo mailara igotzeko aukerak dituen taldeenetariko bat. Hasieratik etxeko taldea hobea izan zen, igerilekuaren neurria oraingoan pisu handia izan zuen, kanpoko taldea ez zen eroso sentitu partidu guztian zehar. Hala ere, kalitatezko gauzak ikusi ahal izan ziren Orbeako gazte batzuen aldetik.
MASTER TALDEA URBAT 6 – 11 LARRAINA
Talde masterrak Gasteizera bidaiatu zuen bere hilabeteko hitzordu waterpolistikoa izateko. Oraingo honetan Larrainaren kontra. Talde eibartarrak, nahiko hutsegiteekin, 9 jokalariekin bakarrik bidaiatu zuen. Honek desgaste fisiko handia ekarri zuen, arerioak aprobetxatu zuena markagailuan urruntzeko hirugarren laurdenetik aurrera eta horrela talde armaginak aukerarik gabe uzteko.