Davide Cerchiren kronika
Aste honetan, gizonezko eta emakumezkoen Espainiako txapelketen fase finalen ondoren, non Urbatek bi podium eskuratu dituen, Euskal Herriko ligekin jarraitu da.
Urbat-Urkotronik-eko talde seniorrak, Orbean, 3/4. posturako, Club Deportivo Bilbaoren kontra berriro ere. Oraingo honetan Bilbotarren eguna izango zela ematen zuen, hirugarren zatia 6-8 markagailuarekin bukatu zuen, baina laugarren zatian armaginek 4-0 partzial bat egin ondoren 10-8 eibartarren aldeko emaitzarekin bukatu zuten. Buelta falta da.
Urbat3Hko Kopako Erreginak Irunen Oiasson kontra 3/4. postuengatik jokatu zuten. Lehenengo zati on baten ondoren (2-2), eibartar/gasteiztarrak atakean indarra galdu eta 7-4 batekin galdu dute baina duintasunez.
Kadeteak, Euskal Herriko Liga lortzeko azkenengo oztopoa gainditu behar zuten, Iruñean Waterpolo Navarran kontra. Berotutako giro batean, eibartarrek ez zuten iparra galdu eta polemikaz beteriko partidu baten 6-6 berdinketa lortu dute: liga birtualki lortuta dago, 4 puntu 4 jardunalditan falta dira eta 2014-15 denboralditik talde honen menderaezintasuna aurrera jarraitzen du.
Baina asteburu honetako sorpresarik atseginena 2004/05/06an jaiotakoek eskaini digutena izan da Gasteizko hiriko torneoan, 8 taldetatik hirugarren sailkatu dira, eibartarra waterpoloaren lan ona azpimarratuz. Joko ona, jarrera ona, 5 partidu egun baten non 3 irabazi, bat galdu eta beste bat berdindu egin duten.
Bestalde, masterrak Logroñon Liga Masterrean puntuak gehitzeko balio dion garaipena lortu egin dute 1-8 markagailuarekin.