Bai emakumezko baita gizonezkoen seniorren ligen emaitza positiboen ondoren, URBAT URKOTRONIKek kategorien ligekin jarraitzen du.
Talde kadeteari, Euskal Herriko ligako neo-txapelduna, oraindik bi jardunaldi eta hilabete bat falta zaizkio uztailan Kanariar Uhartetan ospatuko den Espainiako Txapelketan egoerarik onenean aurkezteko. Larunbata honetan, Getxoren kontra jokatzen zuen eta 14-8 batekin irabazi du kadete orbitan dauden infantilei asko jolasarazten.
Igandean ordea, talde infantilak ezin izan du irabazi bere ligako etxean jokatzen zuen azkenengo partiduan Askartza B-ren kontra. Akats larregi egin dituzten partiduan bizkaitarrak 8-11 markagailu batekin 3 puntuak eramatea lortu duten, nola izan den ikusita min apur bat ematen duena. 2015eko infantilen ligaren ondoren, aurreko denboraldian 8. plaza bat lortu zuten eta aurten hau hobetzea lortu dute 5. plaza lortuz. Partidu bat falta da WP Navarran kontra Iruñean.
Kimuen aldetik berri onak ordea. Bidasoaren kontra Orbean 5 zatietara berdindu egin dutela ondo borrokatutako partidu polit batean.
Gogoratzea datorren ostiralean, hilak 9, ate irekien bigarren jardunaldia izango dela Orbean 19:15tan (20:00ak arte) 2006/07/08an jaiotakoentzako. Lehenengo ate irekien jardunaldian kirolari kopuru handi hurbildu zen waterpoloa probatzera.