BUKAERAREN HASIERA

Urbat Urkotronikek denboraldia kadeteek Las Palmasen jokatuko den Espainiako txapelketa baino lehen azkenengo pintzeladak ematen ari da. Ostiral gauean, kadete taldeak, Euskal Herriko ligako txapelduna jada, etxea Getxon kontra zuen konpromisoa bete egin du 20-4 emaitza eroso batekin. Bitartean infantilak, nahiz eta Waterpolo Navarran etxean partidu on bat jokatu gehiegizko 13-6 bategatik galdu egin dute.Bestalde, igande honetan Irunen, talde eskolarrak, Gipuzkoako Eskolar mailako ligako azkenengo jardunaldia jokatu zuen, defentsan lan onarekin baina erasoan kostata.

Hurrengo ostiralean azkenengo bi hitzordu garrantzitsu: 21:45etan kadete taldearen azkenengo partidua, beti beldurgarri den Askartzaren kontra eta lehenago, 19:15-20:00 ate irekiak.

Leave a Comment