UDABERRIKO GAU BATEKO FINALA OSPATU!

Ostiral gau honetan, Orbean, Askartzaren kontra 16-7 irabazitako Liga kadeteko azkenengo partiduaren ondoren, Lehenengo dibisioko jokalari ohi ezaguna eta Euskal Federazioko ordezkaria den Xabi Gomezek, omenaldi hunkigarri baten ondoren, Urbat Urkotronikeko txapeldunei kopa entregatu die. Errekorreko taldea, bi denboralditan non 2001 eta 2002ko belaunaldikoek elkarrekin jokatu duten eta txapeldun izan diren bi denboralditan partidu bat ere ez dute galdu (70 partidu inguru) bakarra berdinduz, orain dela hilabete bat, bigarren sailkatuaren etxean, Waterpolo Navarra. 2016/17ko Euskadi Txapeldunak izatea lortu duten jokalariak hauek dira: Julen Soraluze, Mikel Albizuri, Martin Zamakola, Jon Trebiño, Eneko Trebiño, Alberto Echevarria, Oier Lete, Xabier Eguidazu, Anton Akizu, Unax Unceta, Xabier Varela, Haritz Otero, Mikel Amuategui, Pablo Rescalvo, Markel Arocena y Ibai Oyarbide.

Talde hau, orain, Kanariar irletan uztailan jokatuko den Espainiako txapelketan emaitza ona lortzeko prestatzen ari da.

Jardunaldi honekin Urbaten denboraldi luzea bukatzen da, lortu diren lorpenak gogoratzea zaila egiten dena:

bi titulu ofizial, kadete txapelketa eta Emakumezkoen Euskal Herriko kopa. Senior mailako txapelketetan lortutako emaitzetatik pasatuz eta selekzioek deituriko jokalariak kontutan hartuz (bat Espainiako federazioarekin teknifikatuta eta guzti, Elene Molina), non garaipenak lortu dituzte jokalari asko, nazioarteko torneotan barne eta senior B taldea, infantilak beraien ligetan eta nola ez, alebinak Rafa Feliz torneoan ere lortu dituzten emaitza onak ere aipagarriak dira.

Txalo bero bat denentzako!

Leave a Comment