Urbaten asko kostatako garaipena Donostiaren kontra (8-6)

      Lehen Mailako Urbat-Urkotronic-ek Waterpolo Donostiaren kontra asko kostatako garaipena lortu zuen Orbean. Garaipen honekin, eibartarrak Lehen Mailako salbazioa birtualki ziurtatzen dute.

        Partidua gaizki hasi zen eibartarrentzat, igerilekuan kokatu ezinik zeudela. Horrela, Donostiaren defentsari esker, eibartarrek ezin izan zutena gainditu, beraien atezaina ikusle hutsa bihurtu zen lehenengo zatian. Donostiarrek 1-3ko partziala egin zuten. Markadoreari dagokionez, bigarren zatian gauzak ez ziren asko aldatu, baina indarrak orekatu ziren eta kontrako taldearen atezainari lana pilatzen hasi zitzaion. Partidua ekuadorrera heldu zen 3-5 markadore kezkagarri batekin, eta Izei Sologaistua eibartarren zalantzarik gabeko jokalaririk onena zela beste seinale txar bat zen. Baina zelai aldaketa etorri zen eta dena aldatu zen. Donostiarrek defentsan ahuldu ziren eta eibartarrek ez zuten aukerarik galdu. Eneko Trebiñoren jokaldi ikusgarri bat etxekoen gainditzearen hasiera izan zen. 5-0ko partzialarekin, Urbatek 7-5 aurretik jarri zen eta garaipena erdietsi. Hirugarren laurdena 8-6 emaitzarekin bukatu zuen eta azkeneko laurdenean, ez zan golik egon, Izei Sologaistuaren parte-hartzeari esker, beste gauza batzuen artean. Beraz, partidua esandako 8-6 markadorearekin bukatu zen.

      Partidu honen ondoren, Bigarren mailako partidua jokatu zen, Urbat B eta Getxo B-ren artean. Asko kontatzeko ez duen partidua izan zen, kanpoko taldeko garaipenarekin bukatu zen 8-20 batekin. Kanpoko taldearentzako garaipen erreza, partiduaren jaun eta jabe bihurtu zen lehen taldeko jokalaria den Xabi Perezen, beraien kapitaina, indarrean oinarrituta.

      Kadete, garaipena Gasteizen 4-11. Kadete kategorian, Gasteizeko bisita uste zena baino lasaiagoa izan zen. Partidua, Lautadaren gol batekin, eibartarrentzat gaizki hasi zen, baina Urbaten aldeko 0-6 partzial batek partidua ziurtatu zuen. Azkenik, 4-11 eroso batek, Urbat kategoriako irabazle bezala mantentzen du.

      Kopako erreginak, azkenik, baita Ligan ere

               2-14 lasai batekin, Urbat3Hk, zailtasun handirik gabe Iruñean Larrainari irabazi zioten. Argi gelditzen da talde eibartar-gasteiztarrak duen indarra zentratuta dagoen egunetan.

Leave a Comment