Devide Cerchi-ren kronika
Gizonezko senior A taldeak 2 partidu zituen asteburu honetan: ostiral gauean, puntuen beharrean dagoen Fortuna baten kontra, lehenengo zatian gaizki pasa ondoren, 0-3, bere jokoan konfiatzen jarraitzen du eta azkenean nazional mailako burrukako hain garrantzitsuak diren 3 puntuekin gelditzen da (bukaerako emaitza 9-7 eibartarrentzat). Igande arratsaldean, nazionaleko Lehenengo Dibisioko jokalariz beteriko Askartza baten kontra jokatu zuen. Urbatek ondo eutsi zion lehenengo zatian (6-6), gero bizkaitarrek indarra eta intentsitatea handitu zuten (12-19 bukaeran).
Gaur egun, 4 jardunaldien faltan, Waterpolo Navarra C-kin batera laugarren mantentzen dira nazional mailako bigarren mailako play off-etarako.
Emakumezko talde seniorrak, nahiz eta WP9802 nafarren kontra taktikoki modu inteligente baten jokatu, partiduaren azkenengo segundotan galdu egiten du (8-9). 3 ordu beranduago Kopako irabazleak diren Urbat3Hkoak Larrainan kontra 14-10 irabazten dute, nahiz eta partiduaren lehenengo laurdena nahiko makala izan.
Urbaten filialean bai ikusi dela jariotasun ona, 23-4 batekin, ligako azkenak diren Fortuna B-ren kontra irabazi dutela.
Azkenik talde infantila, oso zaila zuten beti lehiakorrak diren Azkartza Aren kontra: ondo entrenatuak, arrazonamendu abiadura altuko bizkaitarrak 3 puntuak eraman dituzte Orbean: 8-20 bukaerako emaitza. Xabier Varelaren partidu ona aipatu beharra dago, 7 golekin talde eibartarraren elementu arriskutsuena izan dela.
EIBARTARREN PARTAIDETZA GARRANTZITSUA EUSKAL SELEKZIOAN PORTUGALERAKO
Asteburu honetan, Oportoko nazioarteko torneora doazen emakumezko eta gizonezko selekzioetan Urbateko 6 jokalarik hartuko dute parte: Anton Akizu, Ezozi Akizu, Xabier Eguidazu, Elene Molina, Unax Unceta y Miren Urizar