ASTEBURU GRISA

GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILAKO LIGA
URBAT URKOTRONIC 5
CLUB DEPORTIVO BILBAO 6
Asteburu honetako norgehiagoka, joaneko partiden azken aurrekoa, sailkapenean lidergoa jokatzen zuen ligako talderik zailenetako bat jartzen zuen Urbaten kontra. Club Deportivo Bilbaok, bere beteranotasunarekin, Urbaten kemena gelditu zuen, ondoren, partidaren azken minutuetan, hiru puntuak larritasun handirik gabe Orbeatik eramanez.
Talde eibartarrari entrenamendu fisiko eta mentalak egitea dagokio aste guztian zehar, hurrengo igandean Waterpolo Navarran kontra partidu handi bat jokatu ahal izateko. 2016/17 Urbat honek, elkartuta eta antolatuta aurkezten baldin bada, edozein taldearentzako aurkari oso zail bat dela oso ondo daki.

EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILAKO LIGA
URBAT 3H 6
CLUB DEPORTIVO BILBAO 3
Beraien lidergoa kudeatzen jarraitzen dutenak, larritasun handirik Gabe, Orbeako neskak dira. Hauek, beste behin, Club Deportivo Bilbao bezalako talde serio baten aurka, 2003ko klaseko harrobi batetik ateratako Ezozi Akizuk kudeatutako defentsa serio batekin erantzun dutela. Azken hau, lehenengo aldiz partidu guztian zehar atezain lanetan egondakoa.

EUSKAL HERRIKO BIGARREN MAILAKO LIGA
CLUB MARISTAS BILBAO 18
URBAT URKOTRONIC B 11
B talderako igerileku konplikatua eta aurkari gogorra nahasketa zailegia izan da. Potentzialki askoz gehiago eman dezaken taldea, bai banaka baita taldeka ere, bere maila baino baxuago ibili da. Orain Orbeako bigarren talde honi, entrenamenduetatik etekin gehiago ateratzeko “reseteo” bat egitea dagokio.

INFANTILEN EUSKAL SELEKZIOA
Autonomien arteko finalerako infantilen Euskal selekzioko prestaketa jarraitzen du. Urbat Urkotronicek, emakumezko 3 jokalari eta gizonezko beste 3 jokalariekin euskal taldeetatik gehien aportatzen duenetariko bat da. Aste honetako teknifikaziorako Anton Akizu, Ezozi Akizu, Xabier Egidazu, Elene Molina, Miren Urizar eta Unax Unceta deituak izan dira.

Leave a Comment