Asteburuko kronika

GIZONEZKOEN EH LEHEN MAILAKO LIGA: LARRAINA 5 URBAT URKOTRONIK 5 (9-8 PENALTIEN ONDOREN).

Batzutan Urbat taldeak bere burua dena baino hobeagotzat jotzen du eta partidak sufritu gabe irabazi ditzakeela pentsatzen du. Horrelako zerbait gertatu zen zapatuan Iruñean jokatutako partidan,

Lehenengo 10 minututan 4:0-ko partziala jasoz. Ondoren, Urbatek bere kasta atera eta partida berdintzea lortu zuen, penaltiak behartuz. Halere, Waterpoloaren jainkoak justizia ezarri zuen etxeko taldeari merezitako garaipena emanez. Sailkapenerako garrantzirik gabeko porrota, baina egoera guztiak errespetatu behar direla ulertzeko oso baliagarria.

EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIA LIGA: URBAT URKOTRONIK DONOSTI 15 vs GETXO 7

Garaipen erosoa Orbeako neskentzat (10. 11 partidutan) harrobiko Naroa Hernandezek senior taldean debuta egin zuen egunean.

EUSKAL HERRIA KADETE LIGA: URBAT URKOTRONIK 10 vs LEIOA WLB 6

Kadete mailako taldeak ondo jokatu du, iraganeko porroten batetik ikasiz eta elkarrekin sufritu eta irabazi ahal izateko behar den umiltasunez aurkeztu da partidara.

Naroa Hernández

Leave a Comment