Asteko kronika

Urbaten asteburua, senior taldeko Fortuna taldearen kontrako partiduaren atzerapenarekin hasi zena, Txurruka moilan hasiera eman zion, Portugaleten, kadeteekin, bere ligako aurkari handienetariko baten kontra, Nautikako lokalen kontra. Hiru zati oso jasankor batzuen ostean (6-6), eibartarrak aurre egin eta edonola ere, berak bakarrik dakien bezala, indartsu agertu zen Oier Leterekin, laugarren zatian 0-4 partziala markatu zuena,  hiru puntuak eraman zituzten. 6-10 eta Euskal Herriko Liga eskuratzea helburu bezala duen taldearen martxa jarraitzen du.

Igande goizean, kimuak, Gasteizen Lautadaren kontra, Eibarren ohituta daudena baino tamaina desberdineko igerileku baten eta beraiek baino nagusiagoak diren arerioen kontra, ezin izan dituzte zailtasunak gainditu eta 4 zatiak 0an utzi behar izan dituzte. Formazio kategoria hauetan, porrotak errez irabaziak baino hobeto datoz.

Eguerdian, Urbateko infantilak, Iruñako Larrainako igerilekuan, euskal waterpoloko TOP6ra pasea matematikoki ziurtatu behar zuen eta Orbeako jokalariek, zalantza guztiak ekiditeko, 2-18 indartsu batekin irabazi egin dute.

Arratsaldean Eibarren, Kopako Urbat3H erreginak, beraien ligako bidea jarraitu behar zuten, denboraldi honetako duelu klasiko batekin, Bidasoako Oiasson kontra. Partidua, orain 8 eguneko Euskal Herriko Kopako garaipenagatik markatuta zetorren eta garaipen gosearekin zetorren irundarren aurrean etxekoak oso motel ibili dira. Bukaerako 6-10 markadorea, bisitarientzako merezitakoa, eta eibartar-gasteiztarrentzako balio izango duena jakiteko esfortzu eta diziplinaren bidez ligako norabidea berreskuratzen.

Leave a Comment