WATERPOLO, EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILAKO LIGA

URBAT3H…

Emakumezkoen kirola, babes gehiago izan beharko luke, gure gizartea nola estrukturatuta dagoen ikusita, emakumezkoek kirola praktikatzea gizonezkoak baina zailagoa dutelako.

Horregatik, Urbat Urkotronik klubak, emakumezko talde bat izatearen garrantzia ikusten du, emaitzak baino haratago gure gizarte honek bidezkoago izan daien emakumezkoekin. Emakumezkoentzako zaila izatea kirola praktikatzea, adibidez, Urbat Urkotronikeko seniorren taldea, 4 plaentxitarren partaidetza kenduta beste guztiak eibatarrak direla argi ikus daiteke, Urbat3H taldean, ordea, taldea osatzeko beste herri desberdinetako jendea ere behar dela.

Aurreko denboraldia kontutan hartuta, esan beharra dago aurten ez dagoela aldaketa handirik… orduan esaten genuen bezala, badaude taldeak beti irabazten dutenak, beste batzuk, nahiz eta talde oso onak izan inoiz ez. Urbat3H taldeak, 3 hilabete zituenean, WP9802en kontra eta beraien etxean Euskal Herriko Kopa bereganatu zuten, aurreko urtarrileko 22an hain zuzen.

2017/18 liga 12 taldez osaturik dago, Askartza faboritoen artean aurkitzen da baina ezi dugu Orbeako taldeak sorpresa bat edo beste emateko gai izatea alderatu, lehiatzen dakielako!!

URBAT3H 2017/18 taldea apur bat ezagutuko dugu:

ATEZAINAK: Erika Santamaria (Gasteiz, 1989), Ezozi Akizu (Soraluce, 2003)

DEFENTSAK: Garazi Perez de Mendiola (1991, Gasteiz), Ixone Santamaria (1992, Vitoria), Paula De Maria (1992, Deba), Jone Gomez (2002, Deba), Irati Martin (2002, Deba), Nerea Garcia (1996, Vitoria), Alaitz Ibarrola (2001 Eibar)

ZELAIERDIKOAK: Iraide Sarria (1983, Leioa, CAPITANA), Ainhoa Aguirre (1993, Elgoibar), Alaitz Ciarsolo (2003, Eibar), Jone Urizar (2001 Eibar).

AURRELARIAK: Aroa Peña (1989, Vitoria), Sara Leturiaga (2001, Eibar), Judith Felipe (1997, Gasteiz), Elene Molina (2003, Deba), Miren Urizar (2005, Eibar).

ENTRENATZAILEA: Davide Cerchi

Lehenengo partidua hurrengo larunbatean 2017/10/21 arratsaldeko 18:00etan Askartzaren kontra Leioan

WATERPOLO: SENIOR MAILAKO EUSKAL HERRIKO LIGAKO LEHENENGO JARDUNALDIA

ESTILOEN NORGEHIAGOKA

WP9802   8

URBAT URKOTRONIK 8

(4-4; 2-0; 2-2; 0-2)

Egutegiak eibartarren kontra WP9802 taldea jarri du, beraien igerilekuan antzinatasuna duen Iruñako taldea. Partiduak bi taldeek waterpoloa interpretatzeko duten desberdintasunak argitara ekarriko zuela ematen zuen; WP9802ek metal pisutsu bezala ikusten du, industrial prentsa. Waterpolo post-nuklearrak, Maiakovskiren poesia, etorkizuneko ametsa, Urbaten jokoa.

Eta hala izan zen, talde bakoitzak beraien estiloan sinestuz, B planik gabe, zalantzarik gabe eta hau partiduaren hasieratik ikusi ahal izan zen… WP9802 modu militar batean saiatzen dela 6-7 metroak okupatzea ekiditen duela eta trintxerez hitz egiten egongo bagina bezala beraien zelai erdia defendatzen, eta Urbat Urkotronikek lekua bilatzen, sakontasuna eta norgehiagokaren erritmoa igoz. Lehenengo zatia 4-4 batekin bukatzen da, partidu osoan egongo diren golen erdia, baina hau ez genekien… bigarren zatian Iruñakoak Urbatekoekin efektiboago suertatzen dira, azken hauek beraien jokoa bistaz galtzen duela etxekoen joko fisikoaren ondorioz. Bigarren eta hirugarren zatien artean Orbeakoek aprobetxatzen dute berrabiarazteko eta dena ematera ateratzen dira, 6-6, baina hirugarren zatiaren bukaera aldera Urbatekoen bi akats WP9802ek berriro aurreratzea ahalbideratzen dute… 8-6. Laugarren zatia hasen da, Urbaten erritmo altura, eta nola ez, markagailuari buelta ematen dio, 8-8, 5 minutu… Alfred Hitchcocken pelikula bateko bukaera izango balitz bezala partidua interesgarri jartzen da. Urbatek, ez arriskurik gabe, baloia bere esku du, baina nahiago du puntu batekin bueltatzea puntu gabe egitea baino, markadorea 8-8 baten gelditu egiten da eta bukaera heltzen da.

¿Bi puntu galdu edo bat irabazita? Orbean, asteazken honetan, 21:45tan, Waterpolo Donostin kontra, erantzuna izango dugu.

 

URBAT URKOTRONIK-EK 2017-2018 DENBORALDIKO LEHENENGO TITUTLU INSTITUZIONALA IRABAZTEN DU

Oraingo honetan talde jubenilaren eskutik etorri da. Larunbat arratsaldean Donostiako Paco Yoldiren igerileku olinpikoan Gipuzkoako Kopa eskuratu du taldeak, finalerdietan Easo eta finalean Waterpolo Donostia gaindituz. Eibarrera kopa ekartzeko arduradunak hurrengo 13koa izan da: Izei Sologaistua, Igor Sanz (Kap.), Manex Dominguez, Julen Soraluze, Martin Zamakola, Mikel Albizuri, Oier Lete, Mikel Amuategi, Jon Trebiño, Eneko Trebiño, Xabier Egidazu, Anton Akizu eta Unax Unceta.

URBAT-3H NESKEK SESTAOKO BANDERA ESKURATUZ DENBORALDIA HASI DUTE

        Urbatek asteburu honetan Sestaon izandako bi torneo jokatu ditu. Larunbatean, egoera klimatologikoak markatutako torneo baten (kanpoko igerileku baten jolasten baitzen), guztiz berregituratutako kadete taldeak hirugarren sailkatu zen (7 taldetatik).

        Igandean emakumezkoen taldearen txanda izan zen, finalerdi eta final formatuarekin. Finalerdietan talde armaginak zeharo hobetuta dagoen Burgoseko Casteallae taldearen kontra jolastu zuen. Azken hauek 0-3ko tartearekin hasi ziren, baina Urbat pazientziarekin eta indar psikologiko onarekin zer egiteko gai den gogora ekarri zuen eta aurrea hartu zuen partidua 8-4 irabaziz. Finala, etxeko taldearen aurka, Sestao, eibartar/gasteiztarrentzat partidu erraza izan zen. 17-2 emaitzarekin bukatu zuen Orbeako maila altua hasieratik bukaerara nabaria izan zen partidu batean.

ATE IREKIAK

       Ostiraletan 19:15etatik 20:00etara ate irekiekin jarraitzen dugu Orbeako igerilekuan. Kirol hau probatu nahi duten eta Eibarko afizio waterpoleroari hainbeste poztasun ematen ari diren jokalari armaginen pausuak jarraitu nahi duten neska eta mutil guztientzako.

MIKEL BASTERRIKA EIBARTARRAK BALENTZIAKO ANTELLAKO KLASIKOAN GARAILE

Abuztuko igande baten Espainia guztiko 200 igerilari jarri, hobe esanda, 199 igerilari eta waterpolista bat, Mikel Basterrika Eibartarra, Urbat waterpoloko historikoa… korronteaz kontrako 2700 metro igerian eta besakadaz besakada, tartea utziz eta ustekabez, eibartar waterpolistak tartea egiten du bere atzetik eta faboritoak alde batera uzten ditu, bigarrenarekiko 25 segundo erosoko abantailaz, eta txaloz inguratuta, helmugan sartzen da.

Eta horrela, Balentziar igeriketako klasikoak eibartar waterpolista honek bereganatzen du eta bularrean San Andres ezkutua duen Eibarko kamiseta jantzita domina jasotzen du.