2014an Bartzelonan hamahirugarren, 2015ean Castellonen hamargarren, aurreko urtean Murtzian hamalaugarren, aurten hamabigarren: Urbat Urkotronik waterpoloaren munduan, maila handiko ohiko talde bat bezala baieztatzen da.
Aurten, Kanarietan, ez zuen bat ere erreza, bere kapitaina den Mikel Albizuri Gabe eta Julen Soraluze atezaina erdipurdi infekzio biriko bategatik. Ezbehar hauek ez dute lortu Urbatek waterpolo sendo eta duin bat jolastu ez izana.
Baina mailaka joan gaitezen: ostegun gauena Coruñari gainditu duten lehenengo partidua eta gero (12-5) ostiral goizean Waterpolo Navarran kontrako partidu oso gogor bat eta gero (9-9) eta ondorengo Nafarren garaipena penaltietan, Urbat, arratsaldean Terrasa (Espainiako txapelduna) indartsuaren kontra jokatu zuen, kontrakoaren maila ikusita duintasunez galduz (12-3). Larunbatean Turia balentziarren kontra beste partidu gogor bat eta emozioz beteriko penalti jaurtiketa multzoaren ondoren eibartarrek irabazitakoa. Azkenik, Bartzelonako Mediterrani-ren kontra (txapelketako beste indartsu bat), beste partidu gogor baten ondoren, 6-10 bategatik galdu eta 20 taldetatik hamabigarren postuan finkatzen da Urbat.
Hauek dira Espainiako txapelketa jokatu duten 11 eibartarrak: Julen Soraluze, Martin Zamakola, Oier Lete, Jon Teviño, Eneko Treviño, Alberto Echeverria, Xabier Eguidazu, Anton Akizu, Xabier Varela, Haritz Otero eta Unax Unceta.