Davide Cerchiren kronika
Hirugarren mailako Espainiako Txapelketan lortutako hirugarren postua lortu eta gero, Urbat Urkotronikeko seniorrak Play Off-a ixtea Deportivo Bilbaoren kontra lortzen du eta ostiral gauean, Deporreko igerilekuan, bukaerarako 4 segundo falta zirenean, 9-10 irabaziz Euskal Herriko ligako hirugarren postua lortzen du. Hauek dira helburu garrantzitsua lortu dutenen izenak: Izei Sologaistua, Mikel Basterrika, Alex Sarasua, Joseba Urkia, Unai Etxaburu, Igor Sanz, Manex Dominguez, Iñigo Nieto, Martin Zamakola, Mikel Albizuri, Oier Lete, Jon Trebiño, Eneko Trebiño, Alayn Moya.
Bere aldetik, Urbat3Hko emakumeak beraien lehenengo denboraldi ikusgarria laugarren postuan bukatu dute 5-10 Bidasoan kontra galdu eta gero. Harrigarria, Euskal Herriko sailkapen onaz aparte Espainiako Bigarren mailako txapelketan bigarren sailkatu direla eta urtarrilean Euskal Herriko kopa irabazi zutelako.
Urbateko kadeteak bitartean, Oiasson kontra 12-9 irabazi eta gero, 4 jardunaldi lehenago eta partidu bat ere ez galdu gabe, Euskal Herriko ligako txapeldun izatera heldu dira, 21 taldez osaturiko liga. Ospatzeko denbora gutxi uztailan, garaipen hau eta gero, Euskal Herria ordezkatuko dute Las Palmasen ospatuko den estatu mailako finaletan non Espainiako talde indartsuenen aurrean jarriko diren. Aitortutako helburua domina batekin Eibarrera bueltatzea da.
Bitartean, 2001. urtean sortu zenetik, beraien 3. titulu instituzionala gehitzen du bere palmaresean.
Talde infantilak, bere aldetik, sailkapen on batekin lasai, eta hutsunez beterik, Askartza Claret A taldean kontra galdu egin du 20-2 indartsu bategatik.
Beste berri on bat kimuek urteko beraien hitzordu garrantzitsuan eman digute: Zaragoza Rafa Feliz torneoan, beharbada estatu mailako torneorik garrantzitsuena maila honetan. Espainia guztitik etorritako 16 talde parte hartu dute Aragoiko hiriburuan. Lehenengo partiduan Heliosen kontra 7-3 irabazi eta gero, eibartarrek Nautica Portugaleten kontra galdu egin dute partidu zirraragarri baten eta ondoren Valentziako Turian kontra berriro irabazi egin dute 7-3 batekin eta horrela final laurdenetarako sailkapena lortu dute. Olivar indartsuaren kontra galdu egin dute 7-3 markagailuarekin eta 9-10 Casablanca Stadiumen kontra ere bai. Azkenik Leioaren kontrako partiduan 12-4 indartsu batekin irabazi egin dute. Torneo ospetsu honetan lortutako sailkapenarekin, zazpigarren hamasei taldetatik, eibartar waterpolista gazte hauek beraien sendotasunarekin txapelketaz txapelketaz ematen dien segurtasunarekin maila estatalean aurre egin dezaketela erakutsi dute.
Ekaina guztian zehar, ostiraletan, 19:15tatik 20:00tara Orbeako igerilekuan, datorren denboraldian waterpoloa praktikatu nahi dutenentzat probatzeko aukera izango dute.