DENBORALDI ON BAT PRIMERAKOAN BIHURTZEN SAIATZEN…

Davide Cerchi-k idatzia

GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA

URBAT URKOTRONIC 16

GETXO 8

Nazional mailako bigarren dibisioko ametsa bizirik mantentzeko irabazi beharra zegoen eta taldeak modu oso egokian erantzun du. Orain, hurrengo asteburuan, Orbean jokatu beharreko bi partiduekin, ostiralean eta larunbatean, 2016/17 Urbat honek noraino iritsi daiteken argituko digu.

EMAKUMEZKOEN SENIOR MAILAKO EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA

OIASSO BIDASOA 12

URBAT 3H 6

Bi pausu eta gero, eibartar/gasteizko taldeak ezin izan du hirugarrena eman eta sailkapeneko bigarren postutik hirugarrenera jaitsi da: asteburu honetan Oiasson kontra bere aurpegirik ilunena eskaini du… 2017ko urtarrilaren 21eko Kopako erreginak Iruñan, Euskal Herriko kopa eskuan zutela gelditu zirela pentsaraztera eraman gaituzte. LAGUNTZA! Erreakzio bat beha da, ea hurrengo asteburuan Orbean dagozkigun bi jardunaldietan  behar duten pizgarria lortzen duten.

GIZONEZKOEN SENIOR MAILAKO BIGARREN MAILA

SANTOÑA 15

URBAT URKOTRONIK 14

Santoñaren kontrako partidu bakoitza “Nahiz eta irabazten joan partidu bat galtzeko modu guztiak” liburuaren kapitulu berri bat da.

Kapitulu berri honetan, Orbeako gaztetxoak, azkenengo segundoan galdu dute partidua garaipenaren gola galtzearen ondoren.

EUSKAL HERRIKO KADETE LIGA

OIASSO BIDASOA 2

URBAT URKOTRONIK 18

Taldearen beste garaipen bat, partidurik galdu gabe jarraitzen du denboraldi honetan. Bukaera-arte iraunkortasuna eta umiltasuna behar da Eibarrek Ligako titulua lortzeko.

EUSKAL HERRIKO INFANTIL LIGA

LAUTADA 8

URBAT URKOTRONIK 13

Leioaren kontrako etxeko porrotaren ondoren Orbeako infantilak, beraien joko etereo eta arduragabearekin, “champan” talde bezala konfirmatzen da berriro ere. Talde guztiaren partidu ona eta 7 golekin defentsa arabarra ireki duen Xabier Egidazurena.

Urbaten asko kostatako garaipena Donostiaren kontra (8-6)

      Lehen Mailako Urbat-Urkotronic-ek Waterpolo Donostiaren kontra asko kostatako garaipena lortu zuen Orbean. Garaipen honekin, eibartarrak Lehen Mailako salbazioa birtualki ziurtatzen dute.

        Partidua gaizki hasi zen eibartarrentzat, igerilekuan kokatu ezinik zeudela. Horrela, Donostiaren defentsari esker, eibartarrek ezin izan zutena gainditu, beraien atezaina ikusle hutsa bihurtu zen lehenengo zatian. Donostiarrek 1-3ko partziala egin zuten. Markadoreari dagokionez, bigarren zatian gauzak ez ziren asko aldatu, baina indarrak orekatu ziren eta kontrako taldearen atezainari lana pilatzen hasi zitzaion. Partidua ekuadorrera heldu zen 3-5 markadore kezkagarri batekin, eta Izei Sologaistua eibartarren zalantzarik gabeko jokalaririk onena zela beste seinale txar bat zen. Baina zelai aldaketa etorri zen eta dena aldatu zen. Donostiarrek defentsan ahuldu ziren eta eibartarrek ez zuten aukerarik galdu. Eneko Trebiñoren jokaldi ikusgarri bat etxekoen gainditzearen hasiera izan zen. 5-0ko partzialarekin, Urbatek 7-5 aurretik jarri zen eta garaipena erdietsi. Hirugarren laurdena 8-6 emaitzarekin bukatu zuen eta azkeneko laurdenean, ez zan golik egon, Izei Sologaistuaren parte-hartzeari esker, beste gauza batzuen artean. Beraz, partidua esandako 8-6 markadorearekin bukatu zen.

      Partidu honen ondoren, Bigarren mailako partidua jokatu zen, Urbat B eta Getxo B-ren artean. Asko kontatzeko ez duen partidua izan zen, kanpoko taldeko garaipenarekin bukatu zen 8-20 batekin. Kanpoko taldearentzako garaipen erreza, partiduaren jaun eta jabe bihurtu zen lehen taldeko jokalaria den Xabi Perezen, beraien kapitaina, indarrean oinarrituta.

      Kadete, garaipena Gasteizen 4-11. Kadete kategorian, Gasteizeko bisita uste zena baino lasaiagoa izan zen. Partidua, Lautadaren gol batekin, eibartarrentzat gaizki hasi zen, baina Urbaten aldeko 0-6 partzial batek partidua ziurtatu zuen. Azkenik, 4-11 eroso batek, Urbat kategoriako irabazle bezala mantentzen du.

      Kopako erreginak, azkenik, baita Ligan ere

               2-14 lasai batekin, Urbat3Hk, zailtasun handirik gabe Iruñean Larrainari irabazi zioten. Argi gelditzen da talde eibartar-gasteiztarrak duen indarra zentratuta dagoen egunetan.

OTSAILEKO 1. ASTEKO KRONIKA

GIZONEZKOEN LEHENENGO MAILAKO LIGA

NAUTICA PORTUGALETE B 3

URBAT URKOTRONIK 13

Sailkapenaren azkenengoaren kontra ateratako hiru puntuak bai hala bai atera behar ziren. Jurgi Sologaistua da, 5 golekin, talde eibartarra arratsalde lasai batera gidatzen duen jokalaria.

GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO BIGARREN MAILAKO LIGA

CLUB DEPORTIVO BILBAO B 7

URBAT URKOTRONIK B 3

Gazteenak lehiatzen dute, ondo defendatu ere bai, baina erasoaldian gehiago arriskatu behar dute, jokalari saiatuak behar dira erasoan. Partiduko gol gutxiek hala egiaztatzen dute.

EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILAKO LIGA

WP9802 10

URBAT URKOTRONIC 3H 4

15 egun beranduago, igerileku berdina eta talde berdinak urtean. Orain dela 15 egun eibartar/gasteiztarrak 7-11 batekin Euskal Herriko kopa etxera eramaten dute, gaur, 15 egun beranduago, motibazioak oso paper berezia bete dute. Gogorrak eta behar bada bortitzegiak agertu dira iruindarrak, lasaiagoak Urbat Urkotronic 3Hkoak eta waterpolo bezalako kirol lehiatu baten 7-11 bat 10-4 baten bihurtzen da.

Eibartar-gasteiztarrak hurrengo partiduetan zentratu beharko dira beraien potentzial guztiari etekina atera nahi baldin badiote.

EUSKAL HERRIKO KADETE LIGA

URBAT URKOTRONIK 27

WATERPOLO DONOSTI 0

Eibartarrak gogor atera dira (11-0 lehenengo zatian) eta partidua kontrolatzeari ekiten diote taldekide guztiei minutuak emanez.

EUSKAL HERRIKO INFANTIL LIGA

URBAT URKOTRONIK 17

WATERPOLO DONOSTI 4

Infantilak hurrengo faserako pasea ziurtatzen dute Waterpolo Donostiaren kontra inolako arriskurik gabe. Ondo zentratuta Unax Unzeta defentsan eta Xabier Varelarekin erasoan. Miren Urizar eta Imanol Egidazu bezalako kimu (infantil) batzuk hartzen ari diren protagonismoa ere aipagarria da.

ESKOLAR MAILAKO GIPUZKOAKO LIGA

URBAT URKOTRONIC 4

WATERPOLO DONOSTI 0

Gaurko partidua eta gero itxura guztia du Orbean hazten ari den taldea etorkizun baten oso indartsua izango dela.

Asteko kronika

Urbaten asteburua, senior taldeko Fortuna taldearen kontrako partiduaren atzerapenarekin hasi zena, Txurruka moilan hasiera eman zion, Portugaleten, kadeteekin, bere ligako aurkari handienetariko baten kontra, Nautikako lokalen kontra. Hiru zati oso jasankor batzuen ostean (6-6), eibartarrak aurre egin eta edonola ere, berak bakarrik dakien bezala, indartsu agertu zen Oier Leterekin, laugarren zatian 0-4 partziala markatu zuena,  hiru puntuak eraman zituzten. 6-10 eta Euskal Herriko Liga eskuratzea helburu bezala duen taldearen martxa jarraitzen du.

Igande goizean, kimuak, Gasteizen Lautadaren kontra, Eibarren ohituta daudena baino tamaina desberdineko igerileku baten eta beraiek baino nagusiagoak diren arerioen kontra, ezin izan dituzte zailtasunak gainditu eta 4 zatiak 0an utzi behar izan dituzte. Formazio kategoria hauetan, porrotak errez irabaziak baino hobeto datoz.

Eguerdian, Urbateko infantilak, Iruñako Larrainako igerilekuan, euskal waterpoloko TOP6ra pasea matematikoki ziurtatu behar zuen eta Orbeako jokalariek, zalantza guztiak ekiditeko, 2-18 indartsu batekin irabazi egin dute.

Arratsaldean Eibarren, Kopako Urbat3H erreginak, beraien ligako bidea jarraitu behar zuten, denboraldi honetako duelu klasiko batekin, Bidasoako Oiasson kontra. Partidua, orain 8 eguneko Euskal Herriko Kopako garaipenagatik markatuta zetorren eta garaipen gosearekin zetorren irundarren aurrean etxekoak oso motel ibili dira. Bukaerako 6-10 markadorea, bisitarientzako merezitakoa, eta eibartar-gasteiztarrentzako balio izango duena jakiteko esfortzu eta diziplinaren bidez ligako norabidea berreskuratzen.

URBAT3H KOPAKO ERREGINA

Ezustekoa Iruñan, Orbeako neskek Euskal Herriko Kopa Eibarrera ekartzen dute.

Euskal waterpoloko ekitaldi nagusian, emakumezko eta gizonezkoen final four-a, Urbatek bi talde seniorrekin aurkeztu zen, emakumezkoena eta gizonezkoena.

Kronologikoki, lehenengo finalerdia neskena izan zen, Urbat3h Club Deportivo Bilbaoren aurka. Bi zati astunen ondoren (2-0 partzialean), joku gabekoak eta erritmo gutxikoak, Orbeakoak aurkariaren akatsak aprobetxatuz, 9-3 batekin irabazi zuten, emaitza bidegabea Bilbotarrak eginiko jokoarekiko. Finala lortuta zegoen, eta etxekoak, WP9802 beste finalerdien partiduan erakutsitako maila ikusirik, harridura jarraitzen eta handiagotzen zen. Azken hauek eginiko izugarrizko partiduari esker, historikoa den beste taldeari irabazita, Askartza Claret 9-7 markagailuarekin.

Finalerdi eta finalaren artean, programak markatzen zuen bezala, gizonezkoen partidua zegoen, non Urbat Urkotronikek, etxekoei  WP9802eri, aurre egin zien partidu “kafeiniko”, adrenaliniko eta apart batean. Eibartarrek, kategoriagatik korazatutako talde bati arriskuak sortzeko makina bat bihurtu ziren eta bukaeran, 9-7 iruñarrentzat, detailegatik zehaztuta egon zen.

18:50etan finalaren ordua heltzen da, historian Urbatentzeko lehenengo aldian eta streamingean zuzenean emana. Etxekoek dena ondo programatuta dute, beharbada gehiegi. Orbeakoak, ordea, gizonezko taldearen freskotasunagatik kutsatuta sentitzen dira eta finalerdiarekin konparatuta zeharo eraldatuta sartzen dira uretan.

Aroa Peñak Urbat aurrerarazten du eta lehenengo zatiaren bukaeran Erika Santamaria atezainak, penalti bat geldituz, etxekoek irabazle bezala bukatzeko zuten segurtasuna txikitzen du. Bigarren eta hirugarren zatietan Urbatek etxekoen segurtasuna kolpatzen jarraitzen du, Garazi Perez, Jone Gomez eta Sara Leturiagak, golak sartuz Aroa Peña laguntzen dute eta horrela aldeko 5-9 markagailua hirugarren zatiaren bukaera heltzen da. Laugarren zatian, aldeak aldatzen dira: Urbatek, dena galtzeko eta WP9802ek dena irabazteko. Orbeakoen zenbait akatsen ondorez, bukaerarako 2:34ra iristen gara 7-9 batekin markagailuan, dena jokoan jartzen duena. Baina Aroa Peñak, berriro ere, “bolla” posizioaren ohiko gol batekin dena bere lekuan jartzen du.

Bukaeran beste gol batentzako lekua dago 7-11, Urbat3Hk, espero ez zena egiten du eta 7-11 batekin etxekoak gainditzen ditu eta Kopa Eibarrera egkartzen dute.

2017ko irabazleak hauek dira:

Ione Uriza, Erika Santamaria, Garazi Perez de Mendiola, Iraide Sarria (Kap.), Garazi Catalan, Ainhoa Aguirre, Paula de Maria, Ixone Santamaria, Nerea Santamaria, Nerea Garcia, Zuriñe Lopez de Robles, Sara Leturiaga, Irati Martin, Jone Gomez, Aroa Peña, Maider Garrido, Judith Felipe y Alaitz Ibarrola.

SENIOR TALDEAK HURRENGO ASTEBURUKO KOPAKO FINAL FOUR-ERAKO SAILKATU DIRA

       Bai gizonezko taldeak (17-10 Fortunari) baita emakumezkoena ere (6-5 Oiassori) Euskal Herriko Kopako beraien final-zortzirenetako partiduak irabazi dituzte eta finalerdietarako sailkatu dira. Urbat Urkotronic (Urbat3H bertsioan), WP9802 talde iruindarrarekin batera, klub bakarrak dira bi kategorietan lortu dutenak.

           Asteburu honetan Orbean gertatu diren bi garaipen desberdin izan dira: gizonezko taldearentzako Fortunako hutsegite batzuk eragina izan duten moduan (bi aste barru, Ligan beste partidu bat izango da) izan den bezala emakumezkoentzako banakako kalitatea izan da adierazle nagusiena. Biak oso baliagarriak izan dira, sailkapena lortzeaz aparte, senior talde eibartarrak non hobetu behar duten ikusteko ere: gizonezkoek defentsaren sendotasunean eta emakumezkoek partidu erritmoan.

             Beste kategorietan, kadeteek Irunen lortutako garaipena aipatu beharra dago (7-10) eta, nahiz eta partidu oso on bat egin, infantilen porrota, Iruñan, Waterpolo Navarran kontra, kontrako markadore baten aurrean (Urbatentzako 4-5 partiduaren erdian) bere ohiko segurtasuna galdu duena.

             Segurtasuna, karisma eta mentalitatea da momentuz Urbat Urkotronik gida bezala erabiltzen ari den jarrera: bere emaitzak, kategoriakako autonomiako errepresentazioan presentzia handia (gaur egun, 13 kirolari konbokatuta daude ohiko bezala) eta aurkariak armaginen kontra jokatu behar duten bakoitzean jartzen duten atentzioa guzti honen froga dira.

             Hurrengo igandeko gertakariarekin bezala: Logroñoko waterpolistez beteriko autobusa (alebinetatik masterretaraino) guregana etorriko da Urbatekin batera entrenamendu desberdin batzuk aurrera eramateko.

             Gertakari guzti hauek, suertatzen ari diren bezala, eibartar waterpolo tradizioa aberasten ari dira, lanean jarraitu behar da lortutako guztia sakrifizio handia suposatzen du lortzea, ez da bat-batean gertatzen baizik eta klubaren eta kirolarien eguneroko lan baten ondorioz. Munduko klub bakoitzak nabarmentzeko bere esku dagoen guztia egiten du: kirolaren funtsezko legea da eta kirolariak izatera heldu nahi izanez gero hau betetzen saiatu beharra dago.