Asteburu honetan, gure Urbat, Gorka Arregi entrenatzailearekin batera, Lloret de Marrera joan da WPKT Lloret de Mar 2024 txapelketa zorrotzean parte hartzeko.
Eibarko taldeak lau porrot jaso ditu, berdinketa bat eta garaipen bat (Poble Nouren aurka), bosgarren postuan amaituz.
Klubak eta bertaratutako guztiok Blai Mallarach waterpolista ospetsuarekin argazkiak ateratzeko aukera izan genuen. Gainera, Blaik eta Gorka Arregik “izarren partida” jokatu zuten.
Asteburu bikaina URBAT jokalarientzat, zaleentzat eta familiarrentzat!