Davide Cerchiren kronika
Duela astebete Colmenar Viejon emakumezko taldeak lortutako zilarra eta gero, talde eibartarra berriro podium batera igotzen da liga estatal batean, hirugarren dibisiokoa kasu honetan, Moralejako igerilekuan, Colmenarretik kilometro gutxitara, brontze bat eskuratzeko. Kasu honetan, Deportivo Bilbao gaindituz (8-7) eta Brains-eko madrildarren kontra galduz (7-10) finalerdietara igaroz. Urbat-Urkotronik nazional mailako bigarren mailarako bidetik atera duena La Latina talde madrildarra izan da (6-13), igotzea lortu egin duena. Armaginek 3 eta 4. postuengatik Bidasoan kontra jokatu egin du eta irabazi ere, 9-7. 7 taldetatik 3. postua lortu egin dute estatal mailako lehenengo parte hartzean eta honek hasiera puntu oso on bat da klubaren etorkizunerako eta klub eibartarrak, nazional mailako bakarra aurten, bi podium lortu ditu igoera bi fasetan.
INFANTILAK ETA ALEBINAK (KIMUAK)
Berriro heltzen da garaipena talde infantilera, 13-5 Lautadan kontra. Azkenean, fisurarik gabeko taldea eibartarren animoak bueltatu dizkio. Bosgarren jarraitzen dute sailkapen orokorrean.
Kimuen taldearen prestakuntza jarraitzen du Zaragozako Rafa Feliz torneo ezagunari begira, datorren igandean Gasteizko Hiriko torneora doaz.