Klubaren historia

Lehenengo pausuak

Eibarko igeriketa Udal kiroldegiako igerileku estalia ireki ondoren hasi zen..

1985ean, Eibarko Udal Kirol Patronatuak igeriketa eskola bat sortu zuen eta Eibarko Klub Deportiboari eskatu zion bera arduratu zedila kirol hori bultzatzeaz eta kudeatzeaz.

Patronatuak beharrezkoa jotzen zuen kluben batek bere gain hartzea igeriketa federatuaren zatia. Baina eskola horretaz arduratzen zen inor egon arte, ezinezkoa izan zen.

Horrela, Eibarko Klub Deportiboak erronka bere gain hartu zuen eta 1986ko otsailaren 21ean Eibarko Klub Deportiboko Igeriketa Batzordea ofizialki eratu zen. 

Hortik aurrera, igeriketak bere lekua aurkitu zuen Eibarko gaztetxoek praktikatzen dituzten beste kirolen artean, eta horrela,  1998an, klub honen barruan Waterpolo atala sortu zen.

Atal berri hau, igerileri ohien ekimenez sortu zen, kirol  honen edertasunak eta kirolariek urtean erakusten zuten abileziak erakarrita. Horrek talde bat osatzera eraman zituen.

Klubaren eraldaketa

Eibarko kirol igeriketa beti egon da Eibarko Klub Deportiboaren ardurapean 2001. urtera arte.

Urte horretan, igeriketako eta waterpoloko batzordeek atalari norabide berria ematea erabaki zuten. Modu horretan, zuzendaritzak, tenikariak, gurasoak, igerilariak eta waterpolo jokalariak lanean hasi ziren Eibarren igeriketa klub berri bat sortzeko. 

Urbat elkarteak, Eibarko Klub Deportiboak hasitako bidea jarraitzen du gaur egun. Bere funtzioa igerilariak eta waterpolo jokalariak prestatzea da, eibarkoak ez ezik baita inguruko herrietakoak ere.

Izan ere ez dago ingurune honetan waterpoloan dabilen beste talderik.

Kluba gaur egun

Gaur egun Eibarko Urbat Igeriketa Kirol Elkarteak waterpoloaren praktika sustatzen du soilik..

2010. urteaz geroztik, kategoria ezberdinak sortzen joan dira, gaur egun kategoria guztiak eduki arte: benjaminak/alebinak, infantilak, kadeteak, jubenilak, seniorrak (gizonezkoak eta emakumezkoak) eta masterrak.

Talde teknikoaren profesionalizazioarekin batera, gure klubearen maila nabarmen igo da. 

Horrela, azken denboraldietan hainbat titulo lortu ditugu, hala nola Euskal Herriko haur mailako liga, Euskal Herriko kadete mailako liga, emakumezkoen senior mailako Euskal Herriko Kopa, gizonezkoen senior mailako Euskal Herriko Kopa eta gizonzekoen senior mailako Euskal Herriko liga. 

Gainera, azken zortzi urteetan 17 talde baino gehiago Espainiako txapeleketarako sailkatzea lortu dugu. Bertan adibidez,  16/17 denboraldian emakumezko senior taldea Espainiako lehen mailara igotzeko zorian geratu zen edo gizonezkoen senior taldea hirugarren geratu zen Espainiako hirugarren mailako txapelketan.  

Euskadiko selekzioan Urbat taldeko hainbat jokalarik parte hartzen dute.2019an gure jokalaria den Miren Urizarrek Espainiako selekzioarekin parte hartu du Kirishin (Errusia) egin den emakumezkoen kadete mailako Europako txapelketan.

GARAIPEN ZERRENDA

      2015: HAUR LIGA MISTOA EH.

      2017: EMAKUMEZKOEN EH KOPA ABSOLUTUA.

      2017: KADETE LIGA EH.

      2019: GIZONEZKOEN EH KOPA ABSOLUTUA.

      2019: GIZONEZKOEN EH LIGA ABSOLUTUA.

      2020: GIZONEZKOEN EH KOPA ABSOLUTUA.

      2020: GIZONEZKOEN EH ABSOLUTUKO LEHEN SAILKATUAK.

      2021: GIZONEZKOEN EH KOPA ABSOLUTUA.

      2021: GIZONEZKOEN EH LIGA ABSOLUTUA.

      2021: ESPAINIAKO HIRUGARREN MAILAKO TXAPELDUNAK.

URBAT IKEk SELEKZIOETAN LORTUTAKO 

TITULU INSTITUZIONALAK

2018: ESLOVAKIAKO NAZIOARTEKO TORNEOREN URREA  BIPWA-rekin: ENEKO TREBIÑO.

 2018: BRONTZEA EUSKAL SELEKZIOAREKIN ESPAÑAKO TXAPELKETA AUTONÓMIKOA: UNAX UNCETA, IMANOL EGIDAZU.

      2018: CIUDAD DE MEXIKOKO NAZIOARTEKO TORNEOAREN URREA LA EUSKAL SELEKZIOAKIN: MIKEL BASTERRIKA.

      2019:  EUROPEAR URREA KADETE KATEGORIAN ESPAINIAKO SELEKZIOAREKIN KIRISHIN (ERRUSIA): MIREN URIZAR.

      2022: BRONTZEA TXEKIAR ERREPUBLIKAN EUSKAL SELEKZIOAREKIN EU NATIONS-en: MIREN URIZAR.

       2023: URREA TXEKIAR ERREPUBLIKAN EUSKAL SELEKZIOAREKIN EU NATIONS-en: KOLDO ORTEGA.

      2024: BRONTZEA EUSKAL SELEKZIOAREKIN ESPAÑAKO TXAPELKETA AUTONÓMIKOA: GAIZKA GONZALEZ, JON SOTO