URBAT URKOTRONIK TALDEAREN 24/25 DENBORALDIA HASI DA LOGROÑOKO TORNEOAREKIN, NORIETAKO IGERILEKUETAN:
Urbat IKEk gizonezkoen senior (Senior Master eta Gazte mailako konbinatua, 4 Sologaistua anaien presentzia garaikidea azpimarratuz), kadete eta alebin mailetan parte hartu du. Waterpolo Logroño, Waterpolo Zaragoza eta Castellae (Burgos) taldeekin lehiatu dira. Gizonezko seniorrak txapeldunak izan dira hiru partidak irabaziz eta kadete eta alebinak bigarren geratu dira.
Aupa Urbat. Klubaren hasiera ona.
Bestalde:
ALAITZ IBARROLA Bolla eibartarra Bordeleko Unión Saint Brunok fitxatu du eta Frantziako Ohorezko Mailan arituko da. Miren Urizarrekin batera, WP9802 mailan Espainiako ohorezko mailan jokatzen duena, Eibar eta Urbat izango dira maila gorenean
Asteburu beltzaren ondoren, albiste on bat Eibarko waterpoloarentzat: Pello Bergaretxe eibartarra, 2008an jaioa, atezaina, Sant Cugat del Vallés eko (Bartzelona) goi errendimenduko zentrora entrenatzera joateko deitu dute maiatzaren 27tik 29ra.
Pello denboraldi bikaina egiten ari da, urrutira joan gabe, otsailean Waterpolo Navarraren aurkako partidan 6 penalti gelditu zituen partidan zehar.
Zorionak Pello!. Disfrutau!
Centro de Alto Rendimiento San Cugat del Vallés (Barcelona)
Inoiz idatzi nahi izango ez genukeen artikulua… URBAT B taldeak 5-7ko emaitzarekin galdu du ostiral honetan ORBEAn Lauroren aurka jokatu duen itzulerako Play Out txapelketako partida erabakigarrian (joanekoan 6-8 izan zen eibartarren alde).
Armaginek dena eman dute eta bi zati on egin ostean (2-2ko berdinketa), urduritasunari amore eman diote eta denboraldiko une erabakigarrian ezin izan dute argi jokatu.
Horrelakoa da kirola, noizbait irabazi eta asko galdu egiten dira baina ikusleen txalo beroaren ondoren taldea animoekin zegoen maila lehenbailehen berreskuratzeko!
Zorionak Laurori bere jarduera bikainerako eta txalo bero bat Urbati, mailari eutsi ezin dion arren partida positibo ugariez eta denboraldian zehar talde osoak izan duen hobekuntza handiaz gogoratu behar baitu.
Bestalde, aste honetan hasiko dira Ate Irekien Jardunaldiak! Ez galdu, maiatzaren 21,23, 28 eta 30ean (astearte eta ostegunetan) 17:00etatik 18:00etara. Jarri gurekin harremanetan! ZURE ZAIN GAUDE!
Urbat B-ren saio bikaina ostiral honetan, mailari eusteko partida erabakigarrian. Eibartarrak sufritzen aritu dira partida osoan zehar, hirugarren zatiaren hasieran oso kontrako markagailuarekin (6-3), eta ondoren emaitza epikoa irauli dute 0-5eko partzialarekin, markagailua azken 6-8an finkatzeko eta lehen partida Lauroren aurka irabazteko.
Orain, ostiral honetan, hilak 17, 21:30ean, Orbean, bigarren partida, mailari eustea behin betiko ziurtatu ahal izateko, taldeak denboraldian zehar egin dituen hobekuntzak ikusita.
Gipuzkoako selekzioa seigarren postuan sailkatu da kadete kategoriako 2024 Poloamigos-en (Zaragoza). Postu ona, txapelketaren formatua eta egokitu zaizkigun gurutzeak kontuan hartuta. Aurreko urteetan ez bezala, aurten txapelketa bi egunetan baino ez zen jokatu; beraz, akats txikienak galarazten zuen titulua irabazteko aukera ematen zuten postuak lehiatzea.
Aurreko bi urteekin alderatuz, aurten selekzioak ez du izan indibidualidade hain desorekagarririk, eta horrek are gehiago nabarmendu du taldearen indarraren beharra, eta hori eragozpen bat izan da hiru entrenamendu baino egin ez dituen selekzio batendako.
Lehen partida Heliosen aurka jokatu genuen, bukaeran txapelketa irabazi zuen taldea, eta 6-3ko emaitzagatik galdu genuen. Partida honetan, Heliosen esperientzia une garrantzitsuetan gailendu zen. Porrot horrek txapelketa irabazteko aukera galarazi zigun. Talde-faseko beste bi partidetatik, ezer gutxi dago esateko. Bi partiduak aise irabazi genituen, lehena San Adriánen aurka (11-2) eta bigarrena Getxoren aurka (16-3), azkenean taldeko bigarren postuan sailkatuz.
Ondorioz, 5º-tik 8º-ra bitarteko postuegatik lehiatzera behartuta geunden. Hurrengo faseko lehen partidan Sestaoren aurka neurtu ginen. Alderdi honek ez zuen kolorerik izan, askoz hobeak izan baikinen, 18-0ko emaitzak erakusten duenez. Hau izan zen, seguruenik, gureen partidarik inspiratuena.
Garaipen horren ondoren, 5. eta 6. postuegatik Askartzaren aurka lehiatzea tokatu zitzaigun. Aipatu beharrik ez dagoen arrazoiengatik, partida berezia izan zen. Partida pixka bat despistatuta hasi genuen, defentsa-akats batzuk eginez,
Askartza aurretik jarri zuena. Hala ere, azken urteotan gure ligako talderik indartsuena irabazteko gogoak bultzatuta, gure jokalariek, kasta oinarri hartuta, bigarren laurdenaren amaieran berdindu zuten partida.
Hirugarren laurdena laugarren erabakigarria izan zen, non Askartzak zorte pixkat batekin, eta justuak izateko, baita joko onarekin ere, lau goleko abantaila izan zuen. Azken laurdenean kasta atera genuen baina beranduegi zen emaitza iraultzeko. Azken emaitza 11-12koa izan zen Askartzaren alde, seigarren postua lortuz azkenean.
Laburpen gisa, 5 partida jokatu ziren, 3 garaipen eta 2 porroteko balantzearekin. Sentsazio orokorra zen sailkapen hobeago bat lortzeko adina ekipo genituela, baina egokitu zitzaizkigun gurutzeek ez zutela jolastu gure mesedetan.
Gureek, oraingoan Urbateko jokalariez ari naiz (Ander Sola, Telmo Málaga, Peio Bergaretxe, Euken Kortabarria y Jokin Laskurain)txapelketa on bat egin dute, eta gure kluba Gipuzkoan erreferente bat dela erakutsi dute.
Talde seniorrik gabe URBAT URKOTRONIK mailatan kontzentratu da: larunbatean haur mailako taldeek, Beltzak eta Gorriak, Sestaori (7-4) eta Nafarroari (11-8) irabazi diete hurrenez hurren. Alebinek berriz, igandean hiruko berdinketarekin bukatu dute partida Lautadaren aurka Gasteizen.
5 kadete (Pello Bergaretxe, Euken Kortabarria, Ander Sola, Telmo Málaga eta Jokin Laskurain) estatuko txapelketa batera joan dira Zaragozan, Gipuzkoako selekzioarekin seigarren postuan amaituz.
Urbateko Kadeteak Gipuzkoako Selekzioan. ZaragozaGipuzkoako Kadete Selekzioa, Zaragoza
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y realizar el análisis de navegación de los usuarios.
Puedes informarte sobre qué cookies usamos Mas información. AceptoRechazar
Cookies
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.