Waterpolo Urbat bigarren nazionala

Urbat Urkotronik taldeak EHko Super Kopa hasi du Leioan urriaren 5ean. Eibartarrek aldaketa asko izan dituzte iazko denboraldiarekin alderatuta, baita Ligako Super Kopa ere, urriaren 13an Palma de Mallorcan jokatu dena.

Hirugarren postuan bukatu zuten, Askartzarekin finalerdia 12-8 galdu eta Portugaleteko Nautikari 12-10 irabazi ondoren penaltietan. Eibarko taldean, zoritxarrez, Erasmuseko Jon Treviño eta Mikel Recio, Asier Ortiz de Zarate eta Xabier Eguidazu falta ziren. Igor Moreno bilbotarra, Xabat Karrera irundarra, Euken Kortabarria eta Ander Sola harrobiko jokalariak eta… Izei Sologaistua, atezain urteak jokatu ondoren aurrelari karrera hasten duena!

Urriak 13, igandea: CIUTAT DE PALMA 17 vs URBAT URKOTRONIK 10

Urbat, oraindik faltak makurtuta, Mallorcan erori da Ciutat handinahi baten aurka.

Lehen zati eta erdi ona izan arren, talde eibartarrak aurkariaren pressing eta kontrakoak pairatu ditu.

Larunbata 19/10 lehen partida etxean, Donostiako Paco Yoldin, 20:15ean Malagaren aurka, beste talde zorrotz bat.

Hurrengo partidak: