Urbatek asteburu honetan Sestaon izandako bi torneo jokatu ditu. Larunbatean, egoera klimatologikoak markatutako torneo baten (kanpoko igerileku baten jolasten baitzen), guztiz berregituratutako kadete taldeak hirugarren sailkatu zen (7 taldetatik).
Igandean emakumezkoen taldearen txanda izan zen, finalerdi eta final formatuarekin. Finalerdietan talde armaginak zeharo hobetuta dagoen Burgoseko Casteallae taldearen kontra jolastu zuen. Azken hauek 0-3ko tartearekin hasi ziren, baina Urbat pazientziarekin eta indar psikologiko onarekin zer egiteko gai den gogora ekarri zuen eta aurrea hartu zuen partidua 8-4 irabaziz. Finala, etxeko taldearen aurka, Sestao, eibartar/gasteiztarrentzat partidu erraza izan zen. 17-2 emaitzarekin bukatu zuen Orbeako maila altua hasieratik bukaerara nabaria izan zen partidu batean.
ATE IREKIAK
Ostiraletan 19:15etatik 20:00etara ate irekiekin jarraitzen dugu Orbeako igerilekuan. Kirol hau probatu nahi duten eta Eibarko afizio waterpoleroari hainbeste poztasun ematen ari diren jokalari armaginen pausuak jarraitu nahi duten neska eta mutil guztientzako.