EUSKAL HERRIKO GIZONEZKO LEHENENGO MAILAKO LIGA
Leioa 5
Urbat Urkotronik 17
Partido zail bat ematen zuen erreza bihurtu dute gure seniorrek partidu on bat jokatuz. Leio, lehenengo mailako talde klasikoa, bere igerilekuan eta sailkapeneko posizio onean dagoena izan dena baino aurkari handia izango zela ematen zuen. Partzialak 1-3, 1-5, 2-5 eta 1-4 ondo adierazten digute eibartarrek izandako indarra partiduan. Orain, lehengo bueltaren ondoren 5. postua baten dago 19 puntukin 11 jardunalditan.
EUSKAL HERRIKO EMAKUMEZKOEN LEHENENGO MAILAKO LIGA
Sestao 2
Urbat3H Urkotronik 20
Kopako erreginak azkenego partiduan bere arerioa errez gainditzen dute eta gehiagoko jokaldietan joku onarekin. Lehenengo buelta 4. postu baten bukatzen dute eta 19 punturekin 9 paritdutan. 2018an gogor entrenatzen badute liga irabaztea ere planteatu dezakete horretarako eta gehiagorako ahalmena dutelako.
KATEGORIAK
Jubenilak 2017a ohorezko emaitza batekin bukatzen dute: WP Navarrak, talde seniorrak aspaldi Ohorezko mailan dabilena jokatzen, Eibarren berriro ere galdu egin dute Urbaten kontra, 10-7! Orbeakoak beraien ligako lehengoak eta partidu bat ere ez galdu gabe.
Kadete mistoa, bere aldetik, Bidasoako igerilekuan galdu egin du 13-8 markagailuarekin, Orbeako neska-mutilen aldetik ausardia eta ohoreaz beteriko partidu baten. Bukatzeko infantilen papel ona aipatu beharra dago Lauro Ikastolaren kontra: 18-7.
ESPAINIAKO SELEKZIOA
Eneko eta Jon Treviño eibatarrak Espainiako selekzioak deitu die datorren astean Bartzelonako CAR-en Svilen Piralkov entrenatzailearekin egin behar duten entrenamendura.