URBAT URKOTRONIK, GAUR EGUNGO EGOERA

Davide Cerchi-ren kronika

Ligaren ia bukaeran eta Hirugarren Dibisioko Espainiako Txapelketatik hurbil, klubaren egoera aztertzen dugu…

URBAT URKOTRONIK SENIOR: denboraldia Bigarren mailara jaistea ekiditeko helburuarekin hasiz gero, 12 taldeko ligan, 3 jaisten direnak, eibartarrek Deportivo Bilbaoren kontra jolastuko dute 3. postuagatik eta maiatzaren 12/13/14ean Nazionaleko Bigarren mailara igotzeko fasea jokatuko dute Madriden. Taldea ez da erreza, La Latina taldea bezalako talde ezagunekin, baina baita atzo, hutsunez beteriko taldea eta Iruñeko WP9802en igerilekuan, Orbeakoek 6-5engatik galdu dute, ez epaile polemikarik gabe, partidu sutsu baten ondoren. Talde elkartua, entrenamenduetan lan gaitasun handikoa, gaztetasuna, igoera saiatzeko oinarrizko aukerak dira talde armaginarenak. Talde madrildarrek dira faboritoenak, baina 3 egunetan edozein gauza izan daiteke.

URBAT 3H: 3Hko gasteiztarrekin elkartu ondoren, lehenengo emakumezkoen taldea ez du Euskal Herriko ligako 3/4. postuak jokatuko Bidasoaren kontra soilik, baita Euskal Herriko kopa irabazi zuen urtarrilean eta orain maiatzak 6/7/8an sorpresa eman nahi dute Madriden Nazional mailako bigarren mailara igotzeko fasean. Beraien armarik nagusienak dira: banakako kalitatea, jariotasuna, aurre ikusi ezintasuna. Ez dira beraien momenturik hoberenean heltzen, baina… ez dago ezer idatzita Urbat3H tartean badago!!!!

TALDE KADETEA: asteburu honetan 5-22 irabazi du Donostiaren kontra partidu eroso baten. Ligan galdu gabe jarraitzen du, hemendik gutxira zeozer ospatzeko prestatu beharko dugu…

TALDE INFANTILA: bere liga onean jarraitzen du, 2 taldeek osaturiko 5.ak. Asteburu honetan galdu egin du 6-8 lehenengoen kontra, Waterpolo Navarran kontra. Waterpolista gazte hauen formakuntza hobetzeko aukera paregabea.

SELEKZIOAK: zubi honetan, Euskadiko kadete selekzioak, bai gizonezkoena baita emakumezkoena ere, bi torneo jokatu dituzte, bata Bilbon eta beste Zaragozan. Protagonismo handia izan duten 5 eibartar egon dira beraiekin: Jone Gomez, Oier Lete, Sara Leturiaga, Eneko eta Jon Treviño.

Leave a Comment