GIZONEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA
OIASSO BIDASOA 16
URBAT URKOTRONIK 14
(3-2;4-3; 5-4; 4-5)
Historia errepikatzen da: Urbatek aurreko denboraldian bezala Azken Portuko igerilekuan galdu egin du, eta aurreko astean bezala alde defentsiboan kale egiten du. Partidua, aurreko asteko bezala, nahiz eta Lautadan kontra irabazi asko konbentzitu gabe, golen jaia izan da, igeri egiteko trantsizio gutxirekin, berez Urbati kalte egin diona, talde honek erritmoaz egiten baitu beraren armarik indartsuena. Eibartarrek, beti 2-3 golengatik atzetik markagailuan, dinamika aldetik gehiago eskubaloiko partidu bat ematen zuela eta ez waterpolokoa, ezin izan dute Icaro Carecho bolla brasildarra eutsi, 6 golen egilea. Ezta zonarekin, ezta pressing-ekin eta gehien bat ezta igeri egiten behartzera lortu dute. Bolla brasildarrak oso eroso egon da etengabe talde bisitaria mintzeko. Eskerrak Orbeako taldea Azken Portutik lesio natu ezta santzionaturik gabe atera dela. Aste bat aurretik, diziplina eta apaltasunez, larunbatean 20:30etan Getxoren kontra egoerarik hoberenean agertzeko.
EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO LEHENENGO MAILA
LEIOA B 8
URBAT3H URKOTRONIK 7
(2-2; 3-1; 1-3; 2-0)
Urbaten emakumezkoen taldea, nahiz eta oso ondo jokatu izan, emaitzei dagokionez euskal panoraman dagoen emakumezkoen artean ospe handia duen taldeak argitara atera du Eibarko jokoak azkenaldian dituen hutsuneak: mugikortasun gutxiko erasoak eta nagusitasun egoeretan jokoa irakurtzeko arazoak. Igande honetan 14:30tan Burgoseko Castellaren kontra Orbean, neskek hobetzeko eta elitean posizioak igotzeko aukera izango dute.
KATEGORIEK, AURRERANTZA DOAZ
Bai jubenilek baita kadeteek ere denboraldia estreinatzen zutela Iruñeko Larrainan kontra jokatu zuten: Eibartarrek, bai kategoriatan, ez dute inolako arazorik izan. 26-3 kadete mistoak Eibarren eta 6-22 jubenilak Iruñean, Urbat Urkotronikek, bi egoeratan gainetik egon dira.
Kimuek bere aldetik Waterpolo Donostiari erraztasunez irabazi dio Liga Eskolarrari dagokion partidan. Talde eibartarrak gaur egungo liga honetako irabazlea da.