Waterpolo, asteburuko emaitzak

Asteburu honetan gure senior mutilen A taldeak partida erabakigarria jokatu du Portugaleteko Nautikako igerileku zailean. Galduz gero, Euskal Herriko lehen mailako ligako lehengoen artean sailkatzea benetan zaila izango litzateke eta ziur aski 6.tik 12.era bitarteko postuetan parte hartzera behartuta egongo ginateke. Irabaziz gero ordea, berriz ere ligetan eta igoeretan amesteko aukera irekiko litzateke.

NAUTIKA PORTUGALETE 8 URBAT URKOTRONIK 10. Partida ondo hasi zuten eibartarrek arerioak planteatutako zonakako defentsa apurtuz eta kontrak aprobetxatuz. Lehenengo hiru zatitan, armaginen erakustaldia izan zen, orain arteko Ligako minuturik onenekin; azken laurdenean aldiz, etxekoen kemena ez zen markagaikua iraultzeko nahikoa izan.

Emakumezkoen senior taldeak garrantzi gabeko lehen porrota jaso zuten (8-6) Leioa B-ren aurka jokatutako partidan.

Bestalde, mutilen senior mailako B taldeak porrota zer den jakin gabe jarraitzen du 8 partidetatik 8. garaipena lortuz. Azkenengo partida honetan, igerileku zail baten, taldeak heldutasun maila ona bereganatu duela erakutsi du.


Eta azkenik txikienak, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan Easo-ren aurka jokatutako partidan URBAT-ek duen etorkizun oparoa erakutsi zuen. Horretarako ordea, lanean jarraitzea besterik ez da gelditzen.

Urteko azken artikuluan lerro hauek aprobetxatzea nahiko genituzke talde eder hau osatzen dugun guztioi eskerrak emateko eta jai zoriontsuak opatzeko.

Leave a Comment