WATERPOLO: SENIOR MAILAKO EUSKAL HERRIKO LIGAKO LEHENENGO JARDUNALDIA

ESTILOEN NORGEHIAGOKA

WP9802   8

URBAT URKOTRONIK 8

(4-4; 2-0; 2-2; 0-2)

Egutegiak eibartarren kontra WP9802 taldea jarri du, beraien igerilekuan antzinatasuna duen Iruñako taldea. Partiduak bi taldeek waterpoloa interpretatzeko duten desberdintasunak argitara ekarriko zuela ematen zuen; WP9802ek metal pisutsu bezala ikusten du, industrial prentsa. Waterpolo post-nuklearrak, Maiakovskiren poesia, etorkizuneko ametsa, Urbaten jokoa.

Eta hala izan zen, talde bakoitzak beraien estiloan sinestuz, B planik gabe, zalantzarik gabe eta hau partiduaren hasieratik ikusi ahal izan zen… WP9802 modu militar batean saiatzen dela 6-7 metroak okupatzea ekiditen duela eta trintxerez hitz egiten egongo bagina bezala beraien zelai erdia defendatzen, eta Urbat Urkotronikek lekua bilatzen, sakontasuna eta norgehiagokaren erritmoa igoz. Lehenengo zatia 4-4 batekin bukatzen da, partidu osoan egongo diren golen erdia, baina hau ez genekien… bigarren zatian Iruñakoak Urbatekoekin efektiboago suertatzen dira, azken hauek beraien jokoa bistaz galtzen duela etxekoen joko fisikoaren ondorioz. Bigarren eta hirugarren zatien artean Orbeakoek aprobetxatzen dute berrabiarazteko eta dena ematera ateratzen dira, 6-6, baina hirugarren zatiaren bukaera aldera Urbatekoen bi akats WP9802ek berriro aurreratzea ahalbideratzen dute… 8-6. Laugarren zatia hasen da, Urbaten erritmo altura, eta nola ez, markagailuari buelta ematen dio, 8-8, 5 minutu… Alfred Hitchcocken pelikula bateko bukaera izango balitz bezala partidua interesgarri jartzen da. Urbatek, ez arriskurik gabe, baloia bere esku du, baina nahiago du puntu batekin bueltatzea puntu gabe egitea baino, markadorea 8-8 baten gelditu egiten da eta bukaera heltzen da.

¿Bi puntu galdu edo bat irabazita? Orbean, asteazken honetan, 21:45tan, Waterpolo Donostin kontra, erantzuna izango dugu.

 

Leave a Comment